XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
191: TXORAMENDUARI BURUZ (Axularren mintzoaz)Nola irlako naufragoak, asmakizun eta erremedio ugari bilatu baitu eta aurkitu, egoerako bereiztasunak konpontzeko: hala bakardadeko gizonak ere, zer den zoramendua, eta zoramenduaren ondorea dakienak
Lehenbiziko bereiztasuna da, nork bere buruaren eta ahaltasunen jabe izatea, hau da, bere gizarteari buruz gogoeta egitea: ea bazter zale den, lagun kontrako den, etsaikor den.
Eta baldin hala bada, zaputz bada, lizun bada, adiskide gutxitako bada, alde egin, eta gorde hura topa dezakeen parada guztietatik: aurkeztuko zaizkion azalutsetatik, jende sanoarekin sobera nahastetik, eta bai putetxeetan eta ohoretan ere parte hartzetik.
Batzuei, den paradarik txikiena dela eta, gogoa hondatzen zaie: zeren ezkor baitira, makal baitira.
Eta are hau da aipatzekoa: gizonaren erroa eta oinarria ametsa da.
Eta ametsak behin desiratu dituena, berriro ere sor ditzake.
Puntu honen gainean ederki dio Fernando Pessoak
Gizaki flakoari, eta etsita dagoenari, ametsak nekez eragiten dio, baina baikorrari eta indartsuari, amets txiki batek ere bultzatzen
Zeren hartako prestatua eta moldatua aurkitzen baitu.
Hala da bada zoramenduan, eta bakartasunean ere.
Ikusiko dugu askotan gauza txarrengatik, arrazoi txikiengatik, lagunak erotzen direla, eta bai suizidioak ere egiten eta gertatzen.
Zeren zoramendua ez baitago ez hanbat gizonaren apetan, nola pertsonaren izaeran.
Scardanelli deitzen zen hark, bere eromena ezaguturik, ez zuen behin ere, inorekin hitz aspertu bat izan nahi, eta ez
Txori herabe bat bezala, ikaraz bizi zen; basati eta barnetik jausia zebilen.
Eta galde egiten ziotenean ea zeren bizi zen ikaraz edo zergatik barnetik jausten zen: